XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EKOLOGIAZKO ARAZOAK.

Begien bistakoa da gure mendi, baso eta ibaiak gero eta gehiago degradatzen ari direla.

Ingurune natural hau berreskura daitekeen arren, gaur egun bere izatea mehatxatzen duen agente ezberdin asko dago.

Honelatan, esate baterako, harrobi pila bat dago Bizkaiko geografia narriatuan, eta ekologia eta paisaiaren aldetik oraindik balio handia duten toki urriak deusezteko arriskua dute.

Gure lurreko aberastasun natural handienetarikoak diren kareharriak zementua, hartxintxarra eta abarrak fabrikatzeko harkaitz-erauzketaren bilgune dira.

Harrobi hauek beharrezkoak dira dudarik gabe, baina dena dela planifikazio eskasa edo planifikazio eza eta erabateko kontrol falta kritikatu behar ditugu.

Harrobi hauetako asko ustiatzen hasi ondoren bertan behera utzi zituzten, eta orain beren orbaien nabaria utzi dute gure mendietako mazeletan.

Aldi berean, lanean ari diren ustiakuntza handiek egunean-egunean harkaitz tona asko zurrupatzen dute, eguratsera eta ibaietara inguruneak griseztatzen dituen hauts pila bat botaz.

Besteren artean zoritxarreko adibide ditugu: - Atxarte eta Mugarra, etorkizunean Durangoaldeko Parke Naturalean egon beharko luketen zonaldeak deuseztuz, baldin eta oraindik horrelakorik osorik gelditzen bada.

- Karrantzako Ranerokoa, Pozalaguako Haitzuloa aurkitu eta gero lekuz aldatua.

- Bilboko Peñascalekoa, inguruko biztanleriari eraso nabarmena egiten.

- Lemoakoa, Untzuetakoa, etab....

Oihan ustiakuntzen planifikazio txarrak eta baliapide naturalen aprobetxamendu txarrak, bertoko basoen (artea, haritza, gaztainondoa, lizarra) atzerakuntza ekarri du, gizakiaren eskuak lagundutako kanpoko espezien zabalkundeak eraginik (batez ere Insignis Pinuarenak eta Eukaliptuarenak), epe laburrera errentagarriagoak direlako.

Espezie berriok hazkunde arina dute, kokatuta dauden lurraren kontura, emankortasuna urritzen diotelako, landare-azalaren birsorketa galeraziz.

Zuhaitz-mozketa masibo eta kontrolgabeek, hala nola lurraren mailakaketek, euriteetan lur galera handiak sorterazten dituzte, lehen zuhaitzen sustraiek eta landare-azalak egiten zuten euspena falta delako.

Halaber, pinadien zaintze-ezak eta toki zabalen soilketak, otalore eta iratzeak ugarierazten dituzte, lehorteetan suteak zabaltzea ekarriz, guztiz erraz erretzen direlako.

Gure herrialdeko oihan-aberastasuna, zerrategiak eta papergintza hornitzera zuzenduta dago.

Papergintzazko industriak, aldi berean, gure ibaietako kutsatzaile nagusia dira eta inork zigortu gabe hondakin asko isurtzen dute uretara.